Indarkeria matxistaren inguruko hausnarketa Azpeitian

miriam tamayo 2014ko azaroaren 25a

Hizlariak atzo arratsaldeko mahai inguruan (Argazkia: Uztarria.com) Azaroaren 25aren harira, indarkeria matxistaren inguruko mahai ingurua antolatu zuten atzo Sanagustin kulturgunean Gazteak eta indarkeria matxista. Zertan ari gara? Nola egin aurre? izenekoa. Azkoitiko eta Azpeitiko Hezkidetza Foroak antolatu zuten eta honakoak izan ziren bertako hizlariak: Josebe Iturrioz, Susana Manzanedo, Haizea Egiguren eta Axier Baglietto. Lorea Aizpurua izan zen mahai inguruko moderatzailea. Dozenaka herritar bildu ziren mahai ingurura. Bertan gaur egungo gazteek jasatzen duten indarkeria matxista azaldu zuten besteak beste: bai aurrez aurrekoa eta bai sare sozialen bitartez pairatzen dutena. Bestalde, Harremonak taldeko kideek (Haizea Egiguren eta Axier Baglietto) herriko ikastetxeetan ikasleekin lantzen dituzten gaiak eta jarraitzen dituzten pautak argitu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide