Markel Olanok hainbat enpresa bisitatu ditu gaur Azpeitian
Markel Olano, Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramaileak besteak beste, Azpeitiko hainbat enpresa, Soreasu Antzokia eta Euskal Burdinbidearen Museoak bisitatu ditu gaur.
Aitor Gorrotxategi, Azpeitiko EAJren bozeramaileak Olanorekin batera egin du Azpeitian zeharreko bisita. Piensos Bastida eta Azcue y Cía enpresetara joan dira eta elkarlana eta konpromisoa Azpeitiko etorkizun industrialaren oinarriak direla eta ez konfrontazioa dio Olanok.
Industria lurraldearen aberastasuna dela adierazi du Markel Olanok Azpeitian: "Lan postu gehien sortzen dituena da, Gipuzkoako enpleguaren %85 eta era berean, industria ongizate maila eta gizarte politikak mantentzeko ezinbestekoa da".
Lapatx zabortegian egon ondoren Soreasura joan dira Olano eta Gorrotxategi. Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramailearen esanetan, "antzokia ekipamendu moderno bat, erreferentzia puntua eta kultur proiektu berrientzat dinamizazio eta sorrera leku bat izan behar ditu". Horrez gain, Soreasuko guneak eta ekipamenduak "egokitzearen aldeko apostua" egiten duela argitu du: "Kultur azpiegitura honen eta Sanagustin kulturgunearen arteko jarduerak, kontzertuak eta erakusketak bultzatu ahal izateko eta herrigune historikoa berpizteko balio dute".
Azpeitiko merkatariekin ere bildu da Markel Olano "merkataritza sektorearen errealitatea ezagutzeko asmoz". Azpeitiko Atzegi adimen urritasuna duten pertsonen elkarteko etxebizitza babestuaren funtzionamendua ezagutu du. Ondoren, Madalenako Ospital eraberritua bisitatu du.
Eguna amaitzeko, herriko Trenaren Museora joan dira Olano eta Gorrotxategi eta adierazi dutenez, Museoa bisitariak erakartzen ditu Azpeitira.