Etxean da Mari Angeles Artola

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 16a

Txalo, irrintzi eta malko artean hartu dute Mari Angeles Artola ehunka lagunek. 35 urte erbestean egin ondoren, gaur Azpeitira itzuli da Artola, eta zain izan ditu herritar eta gertukoak. 19:00etan iritsi da Erdi Kalera, eta aurreskua egin ondoren, Orkatzen hitz batzuk egin ditu. "Oso pozik" agertu da herritarren aurrean, baina preso eta iheslarien egoera "txarraz" ohartarazi du. "Gero eta egoera txarragoan daude, eta horri aurre egin behar diogu", esan du. 35 urte igaro dira Artolak Azpeititik Iparraldera alde egin zuenetik, eta 30 urte igaro dira Frantzian atxilotu eta Venezuelara deportatu zutenetik. Orain, hiru hilabete igarotzekoa da herrian. [gallery ids="116774,116775,116776,116777,116778"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide