Aimar Irigoienek eta Izeta IV.ak apustua egingo dute urriaren 4an Azpeitian

Onintza Lete Arrieta 2014ko irailaren 26a

152 kiloko kubikoarekin ariko da Irigoien errezildarra, eta 137,5 kiloko kubikoarekin, Izeta IV.a zarauztarra. Biek 10 minutuko hiru tanda egingo dituzte harri jasotzen, eta bakoitzak 8.000 euro jokatuko ditu. Urriaren 4an izango da ekitaldia, 18:00etan, Azpeitiko zezen plazan. Indartsu sentitzen dira biak, eta "etxeko lanak eginda" dituztela ziurtatu dute. Orain itxoitea eta zaintzea tokatzen dela azaldu dute. Azpeitiko Udalaren laguntza eskertu dute bi kirolariek, eta jakinarazi dute ikuskizuneko sarrerak 35 eurotan egongo direla salgai. Asteburu horretarako eguraldi ona dago iragarrita, baina bada ez bada ere kirolarientzat aterpe bat prestatuko dute. [caption id="attachment_110556" align="aligncenter" width="300"]Gaur eguerdian eman dute apustuaren berri Azpeitian (Onintza Lete/Hitza) Gaur eguerdian eman dute apustuaren berri Azpeitian (Onintza Lete/Hitza)[/caption] Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak begi onez ikusi du apustua, eta azpimarratu du herriari bizitasuna emango diola eta herritarrek zein bisitariek herrian kontsumitzea bultzatuko duela. Martxoaren 29an antolatuta Lanean zein hasi erabakitzeko, leon castillo zozketa egingo dute. Asmatzen duen kirolariak erabakiko du aurkariaren aurretik ala atzetik aritu. Azpeitian bertan lotu zuten apustua errezildarrak eta zarauztarrak, Mendizabal erretegian. Martxoan 29an, elkartu ziren, eta kontratu bat sinatu zuten, ohiko baldintzetan. Alegia, gaixotasun, dopin eta bestelako kasuetan nola jokatu hitzartuz.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide