Euripean esnatu da Loiola

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 22a

Gaua lasai igaro dute Azpeitiko Loiolan. Gaur hasiko da 28 gazteren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Segiko kide izatea egotzi, eta seina urteko kartzela zigorra jaso dezakete. Auzipetuetako batzuk ez dira agertuko. Loiolan geldituko dira, Aske Gunean, eta 10:30ean agerraldi bat egitekoak dira. Euria da nagusi ordu honetan han, baina eskatu dute ahal duen guztiari bertaratzeko, babesa agertzeko. Lehen ertzainak Ertzain batzuk gerturatu dira Loiolara, orain minutu gutxi. Oraingoz ez da ezer gertatu. [caption id="attachment_109690" align="aligncenter" width="300"]Gaur euripean esnatu dira Loiolan (Nerea Uranga/Hitza) Gaur euripean esnatu dira Loiolan (Nerea Uranga/Hitza)[/caption]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide