Azpeitiko Santio Eguna, irudietan

Ane Olaizola 2014ko uztailaren 25a

Azpeitian Santio Egunak ehunka herritar atera ditu kalera, eta goizetik giro bikainean ari dira ospatzen eguna. Baserritarren Eguna da gaur, eta txapelketa ugari egin dituzte plazan eta inguruetan: XXX. Cesar Valverde Pilota Txapelketaren finalak, Euskadiko Blonda Ganadu Erakusketa eta Txapelketa, XVI. Ardi Gazta Txapelketa, Sagardo Txapelketa. Azken hori Herrerue Astigarragako sagardogileek irabazi dute, eta ondoren geratu dira Altzueta (Hernani) eta Alorrenea (Astigarraga). Gazta txapelketari dagokionez, Urbia-Olaberriko Aizpea izan da garaile, eta bigarren eta hirugarren postuan geratu dira Ipiñaburu zearuniarra eta Patxi Otaegi beizamarra. Egunak aurrera egin ahala, jan-edan artean herriko plaza txiki geratu da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide