Saninazioetako VII. Bakailao Txapelketako aurkezpena.
Ohi bezala, Azpeitiko HaujijiJai Festa Batzordeak saninazioetarako zazpigarren Bakailao Txapelketa antolatu du. Txapelketa abuztuaren 1ean izango da eta sukaldari profesionala ez den edonork har dezake parte. Elkarte edo norbanako bezala eman daiteke izena uztailaren 28ko eguerdiko 13:00etan baino lehen. Izen ematea 943-157068 edo 685-783088 telefono zenbakietara deituz egin ahal izango da.
Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da; izan ere, 40 talderentzako tokia egongo da. Txapelketa goizeko 11:00etan izango da, eta parte-hartzaileek ordu laurden lehenago azaldu beharko dute Azpeitiko plazara. Antolatzaileek bakailaoa, olioa, baratxuria, mahaiak eta suak jarriko dituzte, eta parte-hartzaileek berriz, ontziak eraman beharko dituzte. Hala ere, hauek bakailaoa prestazeko beste osagairen bat emateko aukera dute.
Honakoak izango dira txapelketaren sariak:
- 1. sailkatua: bi txapel eta lau lagunentzako otordua.
- 2. sailkatua: ondutako ardo kaxa bat eta bi kilo txuleta.
- 3. sailkatua: bi lagunentzako otordua.
- Elkarte irabazleari, berriz, koilara erraldoi bat emango zaio sari moduan.
Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte aurtengo bakailao txapelketan parte har dezaten.