Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak udan laurogeita hiru tren jarriko ditu zirkulazioan: lurrunezko trakzioa duten 51 eta diesel trakzioa duten 32. Bihartik hasi eta irailaren 21era arte ibiliko dira Azpeitiko Museoan.
Burdinbidearen Euskal Museoan dagoen trenetako bat (Nerea Uranga/Hitza)
Alde batetik,
lurrunezko trenak larunbat, igande eta jai egunetan ibiliko dira ondorengo ordutegiarekin:
- Larunbatetan: eguerdiko
12:30ean eta arratsaldeko
18:00etan.
- Igande eta jai egunetan:
12:30ean.
Diesela erabiltzen duten trenak, berriz,
abuztuan asteartetik ostiralera ibiliko dira ordutegi honekin:
- Goizez:
12:30ean.
- Arratsaldez:
18:00etan.
Honetaz guztiaz gain,
Trevor Rowe Euskadin izeneko erakusketa ikusteko aukera egongo da uda osoan zehar Azpeitiko Tren Museoan. Bertan, Trevor Rowe trenbidezale aipagarrienetakoaren argazkiak egongo dira ikusgai, 1952 eta 1968 urteen artean ateratakoak.