Inazio Etxanizek eta Jose Mari Elustondok irabazi dute Azpeitiko Baigera Mus Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 4a

Urtero bezala, Azpeitiko Baigera I tabernan Mus Txapelketa egin dute. Aste honetan bertan egin dute, atzo eta gaur (asteartea eta asteazkena). Hamar bikotek hartu dute parte txapelketan, eta sailkapenean lehenengoak Inazio Etxaniz eta Jose Mari Elustondo izan dira, eta Anttoni Odria eta Fernanda Etxaniz izan dira txapeldunordeak. Inazio Etxaniz eta Jose Mª Elustondo, 2014ko Baigerako Mus Txapelketako txapeldunak. Anttoni Odria eta Fernanda Etxaniz, 2014ko Baigerako Mus Txapelketako txapeldunordeak. Irabazleek garaikurrak eta opariak jaso dituzte, eta parte hartu duten guztiei txanpaina botila banatu diete. Baigera Azpeitiko adinekoen elkarteko batzordeak, eskerrak eman nahi dizkie txapelketan parte hartu duten guztiei eta datorren urtean berriro aurkeztera animatzen ditu, "giro ederrean ospatzen direlako  karta joko hauek", adierazi dute elkartetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide