Jon Garatek eta Maite Bikendik irabazi dute Elkartasun Krosa

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2014ko maiatzaren 17a

Gaur, zapatua, Elkartasun Eguna da Azpeitian. Eguraldia lagun zutela, krosarekin eman diote hasiera ehunka lagunek egun guztiko egitarauari. 235 lasterkarik bukatu dute bost kilometroko proba, eta gizonezkoetan Jon Garate (00:16:11) azkoitiarra eta emakumezkoetan Maite Bikendi (00:20:15) azpeitiarra nagusitu dira. Gizonezkoetan bigarrena Jokin Sudupe izan da, eta 16:27 minutu behar izan ditu helmugaratzeko. Hirugarren gizonezkoa, berriz, Aitor Madrazo izan da (00:17:10). Gizonezkoen podiuma azkoitiarrek osatu dute. Emakumezkoetan bigarrena Naiara Elola (00:21:27) izan da, eta Elene Eizagirre saikatu da hirugarren postuan (00:23:19).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide