Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean 11:00etatik aurrera, Azpeitiko Frontoi Txikin, aldi bereko hogei partida jokatuko ditu Azpeitian bizi den Alejandro Franco xake jokalariak hogei lagunen aurka. Xaputarrak elkarteak antolatu du ekitaldia, eta edozeinek hartu dezake parte, 665-700 501 zenbakian izena emanda edo ostegunean Xaputarrak xake elkartearen Sindikatu Zaharreko lokalera agertuta.