Igande honetan jokatuko den aldi bereko xake jardunaldia 11:00etan hasiko da Azpeitiko Frontoi Txiki pilotalekuan. Azpeitian bizi den Alejandro Franco jokalari madrildarrak hogei partida jokatuko ditu aldi berean beste horrenbeste xakelarien aurka. Francok xakean dagoen bigarren mailarik altuena du,
IM izenekoa.
Azpeitiar guztiak edukiko dute jardunaldian doan parte hartzeko aukera; ez da beharrezkoa herriko xake taldean izena emanda egotea. Bertan parte hartzeko 665700501 telefonora deitu edo ostegun arratsaldean xake taldeak Sindikatu Zaharrean (Enparan kalea, 1) duen lokalera joan daitezke, Iñakirengatik galdetuz. Xaputarrak herriko xake taldeak, Azpeitian xakea sustatzea eta bertako taldea ezagutaraztea dute helburu.