Zapatuan lagunarteko partida jokatu zuten emakumeen Euskal Selekzioak eta Irlandak, Garmendipeko zelaian. Eguerdian, 13:30ean, Udal ordezkariek harrera egin zieten bi selekziotako eta federazioetako ordezkariei. Gero, bazkaria egin zuten bi selekzioetako ordezkariek, eta 18:00etan hasi zen norgehiagoka. Aurretik, ordea, ekitalditxoa egin zuten, eta Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariek bertso bana kantatu zuten.