La Fuga musika taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, maiatzak 10, gaueko 23:00etan Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Burgosko
Zoe taldeko kideak izango dira saioari hasiera emango diotenak. Sarrerak Sanagustin Kultugunean lortu daitezke, bai bertan, bai kulturgunearen
webgunearen bidez. Baita
http://www.laagenciaticket.es helbidearen bitartez ere. Aurretik erosten badira, sarreren prezioa 12 eurokoa izango da kudeatze gastuak gehituz, leihatilan 15 eurotan egongo dira salgai. Adingabeek debekatuta edukiko dute saiora sartzea. Nahiz eta kontzertuak 23:00etan hasi, ordubete lehenago irekiko dira kulturguneko ateak.
Más de cien amaneceres (Ehun egunsenti baino gehiago) diska berriaren hamaika kantak aurkeztuko ditu Kantabriako taldeak. La Fugaren kontzertu-itzuli berriak "pauso handia adierazten du taldearen musika karreran. Taldeari buruzko zalantza guztiak urruntzen ditu, eta beraien rock estilo pertsonalari gogor heltzen dira".
https://www.youtube.com/watch?v=XWjQWXAAklM
Ibilbide luzeko taldea
Gaur egun, Pedrok (ahotsa eta gitarra), Nandok (gitarra), Raulek (baxua) eta Eduk (bateria) osatzen dute duela 18 urte sortu zen musika taldea. 10 diska argitaratu eta 500 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte urte hauetan guztietan. Taldearen kantu ezagunen artean
Por verte sonreír,
P'aquí p'allá eta
Buscando en la basura aurkitzen dira. "Publikoarekin eta rock-and-rollarekin duten konpromiso indartsua eta taldearen abesle berriak lortu zuen ospeari esker, taldeak aurrera jarraitu zuen ibilbide berri bat hartuz".