73 urteko emakume bat hil da Azpeitian, autobusak harrapatuta

Olatz Prat 2014ko martxoaren 10a

Istripua Loiolan. Arg: O. Prat   Gaur goizean emakume bat hil da Loiolan izan den istripuan. Autobus batek jo du zebra bidea igarotzen ari zela eta hasieran ongi zegoela zirudien arren, bere egoerak txarrera egin du eta hil egin da. 73 urteko emakume errezildarra eta Azpeitiko bizilaguna da hildakoa Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide