EAJk aurten ere Azpeitian beharrean daudenentzat dirua bilduko du

Nerea Uranga 2013ko abenduaren 13a

EAJkoak egitasmoa aurkezten (Nerea Uranga/Hitza) Azpeitiko EAJk aurten ere Zure esku dago lelo hartuta dirua bilduko du, ondoren bildutakoa Caritasi eman, eta herrian beharrean daudenei bideratzeko. Bihar eta etzi bilduko dute dirua, herriko hainbat gunetan mahaiak jarrita. Bi bankutako kontu korronteetan ere eman ahalko da. «Urtea oso latza izan da Azpeitiarentzat», esan du EAJk. Herriko hainbat enpresa itxi direla gogorarazi du. «Horregatik, aurten herritarren laguntza areagoa da. Garai batean krisiaren horzkadak urruti ikusten bagenituen ere, gaurko egunean gero eta gehiago dira egoera latzak igarotzen ari diren herritarrak». Langabezia tasa herrian handia dela ekarri dute gogora. Orduak eta tokiak Abenduak 14, larunbata. - Udaletxeko arkupetan, 12:30etik 13:30era. - Jose Artetxe kalean (Juantxo Txiki-Pastorkua), 13:00etatik 14:00etara. - Sanjuandegin (jubilatuen taberna aurrean), 13:00etatik 14:00etara. Abenduak 15,  igandea. - Jose Artetxe kalean (Juantxo Txiki-Pastorkua): 13:00etatik 14:00etara. - Sanjuandegin (Jubilatuen tabernaren aurrean), 13:00etatik 14:00etara. - Loiolan (basilika aurrean), 12:00etatik 14:00etara. - Urrestillan (parrokia aurrean), 12:30etik 13:30era. Kontu korronte bidez: Kutxan (2101 0029 20 001252794.1) eta Laboral Kutxan (3035 0020 54 0200068477).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide