22 urteko azpeitiar bat desagertuta dago atzo goizetik

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 25a

Contreras aurkitzeko lagunek sare sozialetan jarri duten kartela Jon Contreras azpeitiar gaztearen bila dabiltza haren familia eta lagunak, eta EITBk jakinarazi duenez Ertzaintza. Larunbat gauean Azkoitira joan zen jaietara, eta atzo goizean ikusi zuten azkeneko aldiz. Haren lagunek HITZAri azaldu diotenez, igande goizean 06:00etan autobus geltoki inguruan ikusi zuten azkeneko aldiz Contreras. Gaur goizean Azkoititik Azpeitira bitartean ibai ertzean haren bila aritu dira lagunak. Haren familiak dagoeneko salaketa jarri du  ertzainetxean, eta lagunak gaztearen argazkia zabaltzen ari dira sare sozialetan. Informazioren bat duenak Ertzaintzara deitu dezake (943-083780). Ertzaintzaren arabera, desagertutako gaztearen familiak gaur goizean jarri du salaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide