Urolako CNT-k hitzaldia antolatu du gaur Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 20a

Zumarragatik Zumaiaraino lan egingo duen Urolako CNT nukleo konfederala sortu berri dute bailaran, «ekintza sindikal eta sozialei hasiera emateko» sortu dute, «CNTko oinarri anarkosindikalistak irizpidetzat hartuko ditugu lan egiteko orduan», adierazi dute. Egun hauetan informazio kanpaina martxan jarri dute eta horren baitan gaurko Azpeitiko Sindikatu Zaharrean, 19:30ean, solasaldi irekia antolatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide