Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren astelehenetik igandera Azpeitiko Baigera Jubilatuen Elkarteak erretiratuen Aste Nagusia antolatu du. Astearen baitan era askotako egitasmoak izango dituzte: karta joko txapelketak, Donostiara irteera, hitzaldiak, txokolate-jana, mendi irteerak... Azaroaren 24an, igandean, berriz, asteko egun nagusia izango dute kalejira, hamaiketakoa, meza eta Kiruri jatetxean egingo duten bazkariarekin.
Aste Nagusiko ekitaldiak astealehenean, 16:00etan hasiko dituzte, Baigera Ien eta Baigera IIn, karta joko txapelketekin. Asteazkenean ere karta jokoa izango dute. Asteartean, berriz, San Telmo museora irteera antolatu dute eta handik Aginagako sagardotegira joango dira. Irteeran parte hartzeko izena Baigeraren bulegoan eman behar da eta pertsonako 12 euro ordaindu beharko da.
Azaroaren 23rako Etumeta-Sañu-Korostieta-Barrenola arteko mendi ibilaldia antolatu dute eta han parte hartzeko izena ere Baigeran eman behar da.