Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Protesta ekitaldi alaia egin dute gaur eguerdi partean Azpeitiko plazan. Sukaldariz jantzita eta bandejan pastelak zituztela atera da kalera hainbat lagun, Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tarta jaurti ziotenei elkartasuna adierazteko. Elkarretaratzea egin dute, eta amaieran pastel jaurtiketa sinboliko bat ere bai. AHTren kontra egindako ekintza horrengatik lau pertsonarentzat 5 eta 9 urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituzte. Azaroaren 18an izango da epaiketa.