Book & roll egitasmoaren aurkezpena. (Argazkia: Azpeitiko Udala)
Azpeitiko Udalak Eskola Berdeak egitasmoaren barruan beste urratsa emango du aurten, hondakinak ahalik eta gehien murriztu etagehiago birziklatzeko asmoz; hala, herriko ikastetxeetan auto-konposta egiten jarraitzearekin batera bi egitasmo jarriko dituzte martxan; batetik,
Bock & roll proiektuaren bidez ikastetxetako Lehen Hezkuntzako ikasleen artean bilgarri berrerabilgarriak banatuko dituzte. Gazteen hamaiketakoetako ogitartekoekin sortzen diren hondakinak saihestu eta plastikoa murrizteko asmoz jasoko dituzte bilgarriak.
Horrez gain, hondakin organiko gehiago kudeatzeko erraztasunak eta baliabideak jartzen jarraituko dute. Joan zen urtean hasi ziren Eskola Berdeak ekimenarekin martxan Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Iraurgi Ikastetxean eta Azpeitia-Azkoitia Urola Ikastola BHIn, eta han sortutako organikoarekin konposta egiten hasi ziren, eta gazteekin sentsibilizazio eta pedagogia lan «berezia» egin zuten; adierazi dutenez, «esperientzia pilotua oso politiboa izan da», eta beraz aurrerantzean ere bide hori jarraituko dute, jakitun direlako «organiko gehiago kudeatu dezaketela».
Ikastetxean eta ikastetxean
Eskola Berdea egitasmoak hondakinen kudeaketa du ardatz. «Egitasmoari esker hezkuntza zentroak zaborrik gabeko eskolak bihurtzen dira, eskolak sort ditzakeen hondakinak ahalik eta gehien murrizten dituelako, eta sortutakoak berrerabili eta birziklatzeko konpromisoa hartzen duelako». Ikastetxeek hartzen dituzten konpromisoak irakasleei eta ikastetxeko langileei zein gurasoei ere eragiten dizkietela nabarmendu dute, gazteek ariketa horiek etxean ere «praktikan jarri» behar dituztelako.