Atzo, asteazkena, 23:15ak aldean, Ertzainak sartu ziren Txarrantxa tabernara, eta sei lagun identifikatu zituzten. Tabernako horman eskegita zeuden presoen argazkiak kendu zituzten, eta lekukoek Uztarria.com-i adierazi diotenez, "tabernan geunden guztiok mihatu eta identifikatu gintuzten. Ez dakit zertara etorri ziren, baina argazkiak ikusi zituztenean haiei argazkiak atera, eta kendu egin zituzten. Orain, ez dakigu zer gertatuko den identifikatutako lagunekin".