Atzo, asteartea, 150 bat lagun izan ziren Sanagustin kulturgunean, Jose Maria Setien Donostiako Elizbarrutiko gotzain izandakoaren eta Xabier Euzkitze telebistako aurkezlearen arteko solasaldiaz gozatzen. Gotzain izan zen garaiez, elizaren egungo egoeraz, Vatikanoaz eta Aita Santuaz jardun zuten, besteak beste.