Libre dinamikaren aurkezpena egin zuten ostiralean Zarauzko Musika Plazan. Amaia Ventas
Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna eta beste 39 gazte hasi dira epaitzen gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. 10:30ean hasi da epaiketa, eta epaiketara deitutako lau gazte ez dira joan Auzitegi Nazionalera. Izagirre gaur da deklaratzekoa. Asteazkena bitartean egingo dituzte auzi saioak, ondoren, azaroan eta abenduan jarraitzeko. Izagirre bertan izango da asteazkena bitartean. Seina urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak auzipetuentzat. Oihana Elduaien
Berria egunkariko azpeitiar kazetaria Madrilgo Auzitegi Nazionaletik
zuzeneko kontakizuna egiten ari da Twitterren.
Orain artean epailearen aurretik igaro direnek uko egin diete haren eta fiskalaren galderei erantzuteari, eta defentsak eginikoen aurrean baino ez dute hitz egin. "Militantzia politikoagatik auzipetu gaituzte, ezker abertzalekoak izateagatik", adierazi dute, besteak beste. "Dena ETA da" teoria babesteko "errealitatea manipulatu" dutela gehitu dute.
Irakurri albistea Uztarria.com-en.