Urriaren 18an eta 19an Azpeitiko Emakumeon Topaketak egingo dira lehen aldiz. Orain hilabete eskas egitaraua aurkeztu ondoren, antolatzaileak eta herriko hainbat emakume Emakumeen Txokoan elkartu ziren (argazkian) asteazken arratsaldean, topaketetan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko.