Mondocane da jaialdian parte hartuko duen taldeetako bat (Argazkia: Oihan Amezua)
Azpeitian «kriston burrundaie» izango dute larunbat arratsaldetik aurrera; AuzoRock-i lekukoa hartuz, Kriston Burrundaye izenpean musika jaialdia antolatzeari ekin zioten aurreko urtean herriko tabernariek, eta aurten ere herria musikaz girotzeko prest dira.
Txarrantxa taberna aurrean eta udaletxe azpian eskainiko dituzte bihar kontzertuak. Ohi bezala, herriko taldeek osatuko dute kartelaren zati handi bat.
Arratsaldeko kontzertuak 18:00etan hasiko dira, eta Txarrantxa aurrean izango dira The Walkmans, Old bridge, White House Family eta Sardintzarrak taldeak.
Sanagustinpen, berriz, 23:30ean hasiko dira kontzertuak, eta hiru talde izango dira taula gainean: Moonlights Melodies, Lock head eta Mondocanek eskainiko dituzte kontzertuak orduan. Kontzertu guztiak doan izango dira.