Udan haurrentzako jolaserako bi parke berri estreinatu zituen udalak. Uztailaren 29tik dago erabilgarri Etxebeltz-Izarra eremuan egin duten haur parke berria. Izan ere, bertako bizilagunek Denon Artean parte-hartze prozesuaren baitan egindako bileretan helarazi zioten eskaria udalari.