100.urtebetetzea, festa giroan

Urola Kostako Hitza 2013ko abuztuaren 7a

Azpeitiko San Martin egoitzako Esteban Hernandez egoiliarrak 100 urte bete ditu gaur, eta urtemuga festa giroan ospatu du. 100 urte bete dituen aurreneko egoiliarra da Hernandez. Izatez Molinillo (Salamanca) herrikoa da, baina orain dela hiru bat urtetik Azpeitian bizi da. Aurretik hainbat urtez emaztea zenarekin Azpeitira etortzen zen, batik bat neguak senideekin pasatzera. Dantzariek aurreskua egin diote, eta Azpeitiko Udalaren izenean Mikel Ibarzabal eta Kontxita Martija zinegotziek oroigarria eta lore sorta eman dizkiote. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere lore sorta helarazi dio. Egoiliarrek, berriz, kantuan zoriondu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide