Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abuztuaren 14tik irailaren 13ra bitartean eska daitezke Jaurlaritzaren merkataritza bekak.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Merkataritza-Banaketaren Dinamizatzaileak prestatzeko beken programa abian jarri du. Merkataritza-banaketa arloan profesionalak prestatzeko 30 beka kaleratuko ditu, eta bakoitzak 15.000 euroko laguntza jasoko du horretarako.
Beka lortzen dutenek bi hilabetetako prestakuntza teorikoa eta 12 hilabetetako praktikak izango dituzte. Praktikak Euskal Herriko Merkatarien Laguntza Teknikorako Bulegoetan edo merkataritza banaketarekin lotuta dagoen erakunde edo enpresa batean egin beharko dute.
Iraurgi Berritzenen informazioa
Eskaerak abuztuaren 14tik irailaren 13ra bitartean egin beharko dira, eta horretarako hainabt baldintzak bete beharko dute. Urtebetez gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnek eskatu ahal izango dute beka, eta ezin izango dute 32 urte baino gehiago izan. Ikasketei dagokionez, bekadunek unibertsitate titulua eduki behar dute, eta Enpresa Administrazioa eta Kudeaketan, Merkatuen Ikerketan eta Ekonomiari lotutako zuzenbide ikasketak dituztenek lehentasuna izango dute. Bestetik, antzeko ezaugarriak dituzten bestelako beken onuradun ezin izango dute izan. Bekaren inguruko informazio gehiago 943-02 25 65 telefonoan edo Iraurgi Berritzen-en lor daiteke, irailaren 2tik aurrera, 943-85 11 00 telefonora deituta.