Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santio egunak saninazioen gertutasuna gogorarazten du Azpeitian, eta giroa berotzeko baliatzen dute askok. Eta hasiak dira herritar asko horretan.
Azpeitiko Musika Bandak eta Izarraitz Txistulari Taldeak jo dute goiz eresia, pilota partidak jokatu dituzte Frontoi Txikian, Cesar Valverde Saria, eta jende ugari bildu da Astotegian, eskualdeko mailako ganadu erakusketan. Azpeitiarren Nafar Zuzterrak taldeak herriko plazan hainbat dantza egin ditu.
41. Sagardo Txapelketan 23 sagardogilek hartu dute parte eta irabazlea Gaztañaga (Andoain) izan da, bigarrena Lizeaga (Astigarraga) eta hirugarrena Petritegi (Astigarraga). Herriko elkarteek emandako saria Alorreneak (Astigarraga) jaso du.
Ardi Gazta tTxapelketan, berriz, inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan da aurten, 28 gaztagile. Lehen saria, 300 euro eta garaikurra, Intxaustik (Ordizia) jaso du; bigarrena, 200 euro eta garaikurra, Otaegik (Beizama); eta, hirugarrena, 150 euro eta garaikurra, Zabaletak (Munain, Araba).