Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztailari dagokion hileroko udalbatzarra egingo dute gaur, 19:30ean, Azpeitiko udaletxean. Bertan landuko duten gai zerrenda da: ekainaren 4ko plenoko akta; herrian enplegua bultzatzeko eta ekintzailetasuna sustatzeko diru laguntzak eta oinarriak; Azpeitiko Udalaren 2012ko kontu orokorrak; kreditu aldaketak; Amnistia Internacionalek aurkeztutako bi mozio; Azpeitiko Herriraren mozioa; eta, Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereila plataformakoena.