Azpeitiko Garmendipen jo eta su aritu dira Iraurgi Cup futbol txapelketako partaide gazteak lehiaren lehen egunean. Haiek animatzen, hainbat guraso eta futbolzale harmailetan. Azpeitiko futbol munduko aurpegi ezagun batzuk ere bertaratu dira: Mikel Labaka futbolaria eta Aitor Zulaika entrenatzailea, esaterako. Alebin mailako mutilen futbol 8ko txapelketan
24 taldek hartuko dute parte. Herriko hainbat elkarte gastronomikotan bazkaldu dute futbolariek, eta arratsaldean jarraituko du txapelketak, 16:00etatik aurrera. Igandean izango dira finalak.
Zaletuak Garmendipe inguruan (O.L.A./Hitza)
Sevillaren jarraitzaile batzuk Garmendipera iristen (O.L.A./Hitza)
Pozik, Valladolideko jokalari gazteak (O.L.A./Hitza)
Mikel Labaka eta Aitor Zulaika, Garmendipera sartzen (O.L.A./Hitza)
Jokalarien gurasoek giro bikaina jarri dute harmailetan (O.L.A./Hitza)
Gaur eguerdiko partidetako bat (O.L.A./Hitza)
Kiroltasuna partidaren amaieran (O.L.A./Hitza)
Futbolari gazteak, besteen partidei adi (O.L.A./Hitza)