Kapitalismoaren alternatiba ekonomikoez ariko dira ostegunean Azpeitian

Onintza Lete Arrieta 2013ko ekainaren 10a

Elkar-ekin mugimenduak kapitalismoari buruzko hitzaldi bat antolatu du ostegun honetarako. Sindikatu Zaharrean 19:00etan izango da hitzordua, eta bi hizlarik hartuko dute parte: Pau Fernandezek eta Liher Gonzalezek (Coop.57 elkartea). Kapitalismoak ba al du alternatiba ekonomikorik? galderari erantzuten saiatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide