Txapelketako antolatzaileak eta jokalariak aurkezpenean, gaur. (Ane Olaizola/Hitza)
Egutegia
Maiatzak 26, igandea. Kanporaketak
- A taldea. Matxin III.a eta Labaka Etxeberria IV.a eta Larrañagaren aurka.
- B taldea. Segurola eta Jon Etxabe II.a eta Aizpuru III.aren aurka.
Ekainak 2, igandea. Kanporaketak
- A taldea. Matxin VI.a eta Zubizarreta maitzaren 26ko galtzaileen aurka.
- B taldea. Otaegi eta Agirrezabala maitzaren 26ko galtzaileen aurka.
Ekainak 9, igandea. Kanporaketak
- A taldea. Matxin VI.a eta Zubizarreta maiatzaren 26ko irabazleen aurka.
- B taldea. Otaegi eta Agirrezabala maiatzaren 26ko irabazleen aurka.
Ekainak 16, igandea
- Hirugarren eta laugarren postuak. A taldeko bigarren bikotea B taldeko bigarrenen aurka.
- Finala. A taldeko lehen bikotea B taldeko lehen bikotearen aurka.
Azpeitiko XIV. Erremonte Txapelketa igandean hasiko da. Oriamendi 2010 erremonte enpresak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatzen dute, eta aurten hainbat aldaketa izango du, «txapelketa hobetzeko asmoz». Antolatzaileek partida egunak aldatu dituzte, eta ostiraletan egin beharrean, igandetan lehiatuko dira jokalariak, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.
Hamabi jokalarik hartuko dute parte txapelketan, bi taldetan banatuta. A taldea hiru bikotek hauek osatuko dute: Matxin III.ak eta Labakak, Etxeberria IV.ak eta Larrañagak, eta Matxin VI.ak eta Zubizarretak. B taldea, berriz, beste hiru hauek: Segurolak eta Jonek, Etxabe II.ak eta Aizpuru III.ak, eta Otaegik eta Agirrezabalagak. Partida guztiak 18:00etan hasiko dira, eta 40 tantora jokatuko dituzte. Sarrera doan izango da.
Gaur aurkeztu dute txapelketa udaleko ordezkariek, Oriamendiko kideek eta lehiatuko diren jokalariek. Oriamendiko kide eta erremontista ohi Manuel Agirrezabala
Matxin II.-ak faboritoen iragarpenik egin ez badu ere, A taldeko aurrelariek «joko handia» emango dutela adierazi du. B taldean, berriz, Agirrezabala eta Jon «beste maila bateko atzelariak» direla nabarmendu du. «Dena den, Etxabe II.a eta Aizpuru III.a bikote orekatua dela uste dut, besteetan aurrelariak eta atzelariak maila desberdinetakoak baitira. Maila berdintsua dutenek ematen dute joko handiena, oro har».
Oriamendiko kide Kike Elizaldek udalaren laguntza nabarmendu du. «Galarretan egiten ez den txapelketa zaharrena da». Eta udalak, bere aldetik, enpresak emandako «babesa» eskertu du. Zentzu honetan, biek ala biek espero dute hurrengo urteetan ere elkarlanean jarraitzea txapelketa antolatzeko.