Maider Calleja eta Abderrahim El Qayed nagusitu dira Izarraitz Mendi Lasterketan

Onintza Lete Arrieta 2013ko maiatzaren 20a

Aurtengo irabazleak, podium gainean (Argazkia: Anaitasuna Mendi Bazkuna) 02:00:19 denbora izan da aurtengo Izarraitz Mendi Lasterketako onena. Abderrahim El Qayed tolosarrak lortu du, eta harekin lehen postua gizonezkoetan. Bigarren postua azpeitiar batentzat izan da: Enekoitz Aizpururentzat, hain zuzen (02:02:08). Hirugarren postua Debara joan da, Ekaitz Azkoagarengana (02:02:21). Lehen emakumezkoa Maider Calleja gasteiztarra izan da, 02:28:59 denborarekin. Bigarren tokia, kasu honetan ere, eskualdeko batentzat: Jone Urkizu azkoitiarrarentzat, hain zuzen (02:37:49). Hirugarren tokian Maider Fraile helmugaratu da. Uhartearrak 02:39:07 denbora egin du. Sailkapen guztiak hemen begiratu daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide