Corrugadoseko langileek epaitegietara joko dute, Gallardok proposamena aldatu ezean

Onintza Lete Arrieta 2013ko maiatzaren 16a

Aste honen hasieran berriz bildu dira Corrugados Azpeitiako eta Corrugados Lasaoko langileen ordezkariak Gallardo Taldeko buruekin. Madrilen izan da bilera, eta langileek jakinarazi dutenez, Gallardok ez du bere proposamena aldatu. Alegia, Corrugados Azpeitia lantegia ixtea eta Corrugados Lasao lantegiko 68 langileetatik 38 kaleratzea nahi du. Hilaren 23an egingo dute azken bilera, eta Gallardoren proposamenean aldaketarik ez badago, langileek epaitegietara joko dutela azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide