Liburuaren Eguna dela eta ekitaldi ugari egingo dituzte Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 23a

Gaur Liburuaren Eguna dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dute herrian. Udalak eta Udal Liburutegiak, udalak argitaratutako liburuak jarriko dituzte saltzen, 5 eurotan, udaletxeko arkupetan, 10:00etatik 13:00etara. Horrez gain, liburutegiko zerbitzuaren erakusketa jarriko dute. Iraurgi Ikastetxean ere Liburuaren Eguna ospatuko dute ikasleek, liburutegira bisita eginez, ipuinak kontatuz edota  eskulanen erakusketa eginez.  Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain ere landuko dute Liburuaren Eguna. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, joan den astean, Xabier Mendiguren idazlearekin Berriro igo nauzu eleberriaz solasaldia izan zuten Batxilergoko ikasleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide