Joan XXIII. auzoa bidegorri zati berriarekin eta espaloiak berrituta
Bukatu dituzte Azpeitiko Joan XXIII.a auzoko bidegorri berriko lanak, era horretan Loiolatik datorren bidegorria eta Lasaora doana lotuta gelditu dira. Lan hauek egin aurretik, Lasaorako bidegorria Enparan Dorretxearen ondoraino iristen zen eta Loiolakoa, berriz, Garmendiraino. Orain, ordea, bi bidegorriak lotuta daude; Azkoititik Lasaora arte bizikletan bidegorriz egiteko moduan.
Joan XXIII.a auzoan bidegorri zatia egitearekin batera, liburutegi aurrean motorrentzako aparkalekua egin dute eta auzoko espaloiak txukundu dituzte.
Erdia Jaurlaritzaren kontu
Bidegorri zatia egin eta espaloiak txukuntzeko lanek 150.000 euro inguruko aurrekontua izan dute: aurrekontuaren 80.000 euro inguru Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ordaindu ditu, gainontzeko dirua, berriz, Azpeitiko Udalak.