Corrugadoseko lantegietakoek presazko bilera eskatu diote Jaurlaritzari

Nerea Uranga 2013ko apirilaren 18a

Atzo Alfonso Gallardo Taldeko zuzendaritzarekin bildu ziren Corrugados Azpeitiako eta Lasaoko langileen ordezkariak. Han, Azpeitikotik langile denak eta Lasaokotik 38 langile kaleratzeko dosierra aurkeztuko zutela azaldu zieten. Negoziazioa Madriletik Euskal Herrira ekarri behar dela eta enpresa bakoitzak berea behar duela diote langileek. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari presazko bilera eskatu diete. Manifestazioarekin bat Azkoitiko Udalak Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordearen mozioa onartu du, eta biharko Azpeitian deitutako manifestazioarekin bat egin du. Urolako EH Bilduk ere «babes osoa» zaladu dio biharko mobilizazioari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide