Pasaiako segadaren 29. urtemuga ekitaldia egingo dute larunbatean Azpeitian

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 21a

Enparan Dorretxe atzeko oroitarrian da larunbateko ekitaldia. (Nerea Uranga/Hitza) Bihar 29 urte beteko dira Pasaiako badian Espainiako Poliziak tiroz Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak eta Rafael Delas Txapas eta Jose María Izura Pelu iruindarrak hil zituela. Orduan, Joseba Merino donostiarra atxilotu hartu eta torturatu egin zuten. Denak, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak ziren. Espainiako poliziak hildako lau haien gorpuetan 113 bala zulo aurkitu zituen forentseak. Polizia batek deklaratu zuen, badian komando baten zain egun polizia bildu zirela. Pasaiako sarraskiaren 29 urtemuga gogoan, larunbaterako ekitaldia antolatu dute Azpeitian, Enparan Dorretxearen atzeko belardian dagoen oroitarrian. 12:30ean hasiko da ekitaldia, Kurro eta Pelitxo gogoan zaituztegu! lelo hartuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide