Inaxio Uriaren hilketan laguntzeagatik 44 urteko kartzela zigorra ezarri diote Manex Castrori

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 19a

Manex Castro Espainiako Auzitegi Nazionalak 44 urteko kartzela zigorra jarri dio Manex Castrori, 2008ko abenduan Inaxio Uria enpresaburu azpeitiarraren hilketan parte hartzeagatik. Epaiaren arabera, Castrok auto bat utzi zuen ETAko kideen esku, eta ETAko kideak auto horretan joan ziren hilketan erabili zuten ibilgailua lapurtzera Debara. Epaitegiak frogatutzat eman du  Castrok "laguntza eraginkorra" eman zuela atentatua egiteko, eta bere laguntza "ezinbestekoa" izan zela  hilketan erabili zuten autoa lapurtu ahal izateko. Kartzela zigorraz gain, Castrok Uriaren familiari 280.000 euroko kalte ordaina ere eman beharko dio, eta 8.000 euro babestutako lekuko bati. Bestalde, epaileak ezin izan du frogatu Castro ETAko kidea dela. Era berean, Iraitz Santa Cruz Ugalde libre gelditu da kargurik gabe. Frogatutzat eman dute ETAko kideei autoa utzi zienean ez zekiela atentatu bat egiteko zela, autoa eskatu ziona bere koadrilakoa zelako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide