Loiolako San Jose jaietako egitaraua

Nerea Uranga 2013ko martxoaren 13a

Asteburu honetan ospatuko dituzte San Jose jaiak Azpeitian, Loiola auzoan. Hau da egitaraua: Aurten ere egingo dute asto lasterketa (Argazkilaria: Ander Etxegoien) Martxoak 15, ostirala.
  • 22:00etan, II. San Jose Mus Txapelketa, Xanadu kafetegian. Parte hartzeko bikoteko 20 euro ordaindu behar dira. Lehen saria, 350 euro eta txapelak; bigarrena, 150 euro eta txuletak; eta hirugarrena, Kirurin bi lagunentzat afaria.
Martxoak 16, larunbata.
  • 16:30ean, XII. Biatloia, San Jose Sari Nagusia.
Martxoak 17, igandea.
  •  Egun osoan, Egurrola aita-semeak trikitilariak.
  •  11:30ean, zezen txikiak eta poniak.
  • 13:00etan, asto lasterketa.
  • 17:30ean, herri kirolak. Harri jasotzen Goenatxo II.a eta Aimar Irigoien. Aizkoran, Aitzol Atutxa eta Floren Nazabal.
Martxoak 23, larunbata.
  • 21:00etan, auzo-afaria, Elustondo anai-arrebak trikitilariek alaituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide