Joseba Otaegik eta Unai Otañok irabazi dute Binako Aizkora Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 4a

Joseba Otaegi eta Unai Otaño izan dira irabazleak Urrezko Mailan,  Binako Aizkora Txapelketako finalean, Azpeitian. Floren Nazabal eta Jose Angel Zubiaga izan dituzte aurkariak. Zilarrezko Mailako txapeldunak, berriz, Arkaitz Jauregi eta Julen Kañamares III-a izan dira, Daniel Vicenteren eta Iker Vicenteren aurretik. Atzo goizean jokatu zuten norgehiagoka Izarraitz pilotalekuan. Irudiak: Ibon Errazu Uria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide