Epaileak espetxera bidali du Azpeitian labankadaz erasotu duten gaztearen ustezko erasotzailea

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 12a

Ertzaintzak erasoa gertatu eta ordu batzuetara atxilotu zuen ustezko erasotzailea.  Segurtasun Sailak adierazi zuenez, 21 urte ditu ustezko erasotzaileak, eta delitu aurrekariak ditu. Astelehenetik astearterako goizaldean azpeitiar gazte batek labankada jaso zuen Azpeitian, Inauterietan festan zebilenean, eta erietxera eraman behar izan zuten. Goiko kalean gertatu zen erasoa, taberna baten atarian. Ustezko erasotzailea lapurreta egiten saiatu zitzaion; honek utzi ez, eta labankada jaso zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide