Azpeitiko Gaztetxean gaur zabalduko dute txotx denboraldia, 21:00etan, bertsolariekin. Pintxo-potearen segida izango dela eta bertan pintxoak jarriko dituztela azaldu dute Gazte Asanbladakoek. Gaurtik aurrera, larunbatetan irekiko dute txotxa, 19:30etik aurrera.