LAB metalgintzak, hitzarmen eskaera

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 20a

Ostiraleko protestako irudi bat (Ane Olaizola/Hitza) Urola Kostako LABeko metalgintzako sektorekoek elkarretaratzea egin zuten ostiralean, Azpeitiko plazan, «Negoziazio kolektiborako marko propioa eta Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena» aldarrikatuz. Sindikatuak dio Espainiako Gobernuak ezarri duen lan erreformak «langileen lan baldintzak suntsitzea» duela helburu. Horri aurre egiteko, eskualdean mobilizazioak eta kanpainak areagotuko dituzte. Hala nola, ostegunean auto karabana egingo dute, «langileei egoeraren larritasunaren berri emateko». LABek dio uztailaren 7a baino lehen akordiorik ez badago, herrialdeetako hitzarmenak indargabe geldituko direla. «Langileok oinarrizko babesik gabe geratuko gara, eta enpresariek bidea irekita izango dute».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide