Mendi Astea ospatuko dute astelehenetik aurrera, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2012ko abenduaren 7a

Azpeitiko Lagun Onak MBk antolatuta, Mendi Astea ospatuko dute hurrengo astelehenetik aurrera, eta hainbat dokumental emanaldi izango dira ostegunera bitartean. Astelehenean, Joxe Luis Izagirreren Bolivia 2011 dokumentala ikusi ahal izango da, eta hurrengo egunean Patricia Viscarreten eta Alberto Urtasunen Ananda, historia bat Himalaian eskainiko dute. Abenduaren 2an, berriz, Izarraitz Mendi Lasterketa 2006, 2007, 2009 eta 2011 bideoa eskainiko dute. Maria Lourdes Domenechek zuzendu du lana. Hiru emanaldiak 21:00etan izango dira, mendi bazkunaren aretoan. Abenduaren 13an, ostegunean, Azpeitiko Zine Klubaren eskutik Pablo Iraburuk zuzendutako Pura vida dokumentala ikusi ahal izango da, 21:30ean, Soreasu antzokian. Sarrera hiru eurotan jarriko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide