Azpeitiko Antzibar enpresak Antzuola eta Bergara arteko errepide zatia egingo du

Urola Kostako Hitza 2012ko abenduaren 6a

Antzibar Azpeitiko enpresak GI-632 errepideko Antzuola eta Bergara arteko zatia egingo du. Gipuzkoako Foru Aldundiak Antzibar eta Bilboko Moyua enpresei esleitu die errepidea eraikitzeko ardura. Aldundiak adierazi du "ahalegin handia" egin duela errepide zatiaren azken zatia egin ahal izateko; Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako sailaren aurrekontu osoaren %33,67 lan horietara bideratuko du erakundeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide