'Ur ederra kirats infinituan' diskoa aurkeztuko du Bizardunak taldeak, larunbatean, Sanagustinen

Aritz Mutiozabal 2012ko abenduaren 5a

http://youtu.be/0uM0KN7mRB4 Bizardunetako bat da, baina ez du ahoan bilorik. Jose Mari Carlos (Iruñea, 1976) talde nafarreko abeslaria da, eta itzulingurukarik gabe hitz egiten du argitaratu berri duten Ur ederra kirats infinituan diskoari buruz. Larunbatean Sanagustin kulturgunean ariko dira zuzenean, 23:00etatik aurrera; gainera, Zuloak hirukotearekin partekatuko dute taula gaina. Hona hemen Bizardunak taldeko abeslariari egindako elkarrizketaren aurrerapena: Ur eder hori zuek al zarete? Tira, txantxa bat dirudien arren, hala da. Ez genuke esango Bizardunak denik ur ederra, baizik eta gure pentsatzeko era. Gaur egungo mundua metafora gisa adierazi nahi izan genuen, eta izenburu hori jarri diogu disko berria. Eta kirats infinitua? Gizartea bera, orokorrean: antzinako gizartea, gaur egungo gizartea eta etorkizuneko gizartea. Disko honetan serio jarri zarete. Aurreko diskoetan, agian, jendeak parrandazale gisara hartu zintuzten eta irudi horretatik aldentzeko? Hori ez da diskoengatik izan, kontzertuengatik baizik. Aurreko diskoa honako hau baino serioagoa zela esango nuke, bai musika aldetik bai letren aldetik. Oraingo honetan, musika-estiloan egin dugu apusturik handiena; izan ere, beti egin dugun rock-and-rolla egun egiten ari ginen folkarekin uztartu dugu. Edonola ere, beti saiatzen gara gauzak ahalik eta ondoen egiten. Baina beti ez zarete horren serioak... Baliteke gero pixka bat inkoherenteak izatea; batik bat, oholtza gainean gaudenean.  Talde serio bat gara eta sortze prozesuan abestirik hoberenak egiten saiatzen gara, baina taula gainera igotzen garenean ez dugu irudi hori ematen. Zuzenekoetan askoz ere kamikazeagoak gara. Hori litzateke taldearen bi aurpegiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide