[caption id="attachment_52413" align="aligncenter" width="350" caption="Landetako festetako herri kirol jaialdia igande eguerdian izango da aizkolariekin eta harri-jasotzaileekin (Nerea Uranga/Hitza)"]

[/caption]
Egitaraua:
Azaroak 28, gaur
-20:30. Eloi Deunaren IV. Mus Txapelketa Azkarra. Mendizabal tabernan. Partaidetza kopurua mugatua da.
Abenduak 1, larunbata
-09:30. Mendi bizikleta irteera, Erreka Bike dendaren aurretik hasita. Ondoren, hamaiketakoa.
-14:00. Landetarren auzo-bazkaria Lau Bide jatetxean. Xebastian Lizaso, Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria bertsolariek eta Felix eta Eider trikitilariek alaituta.
Abenduak 2, igandea
-11:00. Esklabetan meza, auzoko hildakoen alde.
-12:00. Herri kirolak. Mikel Larrañaga, Iñigo Aiztitxo, Jon Irazu eta Joseba Otaegi ariko dira aizkoran eta Xabier Aranburu, Joseba
Perrax , Martin Mendizabal eta Aimar Irigoien harri jasotzen.
-13:00. Haurrentzako zezen txikiak eta jolasak, Eneko eta Imanol soinu-jotzaileak.
-14:30. Erretiratuen bazkaria, Arriota elkartean. Beñat Lizaso eta Iosu Oiarzabal bertsotan eta Hitzeder eta Joseba trikitilariak.
Gaur hasiko dira Landetako Eloi Deunaren jaietako ekitaldiak. 20:30etik aurrera IV. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko da Mendizabal jatetxean. «Tokiak hala agindu eta bestela luze jotzen duelako parte-hartzaile kopurua mugatua izango du mus txapelketak», azaldu du Martin Mendizabal jatetxearen jabeak.
Mendizabalek, festen baitan, igande eguerdirako antolatu duten herri kiroletako erakustaldian harri jasotzen ere jardungo du. Aizkoran ere jardundakoa da landetarra, «nik dena probatu dut, baina...», dio. Harri jasotzen Mendizabalekin batera aritzen diren Xabier Aranburu eta Joseba
Perrax ere ariko dira Landetan. Horiez gain, Aimar Irigoien errezildarra ere harri jasotzaileen artean izango da.
Herri kiroletako erakustaldiari «indarra» eman nahi izan diote aurten Landetako festen antolatzaileek, «aizkolarien artean, Jon Irazu ariko da. Honek, urtarrilaren 27an apustua jokatuko du Zalduarekin, Tolosan. Beraz, jendearen artean ikusmina sortuko du».
Bizikleta irteera larunbatean
Larunbaterako mendi bizikleta irteera ere antolatu dute Eloi Deunaren festetan. BTT irteeran parte hartu nahi dutenek 09:30erako Landetako Erreka Bike dendaren aurrera azaldu behar dute. Ibilbidea ordu eta erdi ingurukoa da eta antolatzaileen arabera, «edozeinek egiteko modukoa». Bizikleta bueltaren ondoren dutxa hartu eta bizikleta garbitzeko aukera egongo da kiroldegian.